Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Zurekin

Irudi apaingarri, memoria de FREMAP

Hobetzeko zurekin konprometituta

Lagundu egin nahi zaitugu eta zerbitzu onena eman nahi dizugu zuri eta zure bezeroei. Denon artean lor dezagun, honako kudeaketa sistema hau proposatzen dizugu:

Hizketakide bakarra

Gure arteko komunikazioak bizkorra behar du izan. Gure adituetako bat arduratuko da zure aholkularitza enpresaren eta FREMAPen arteko lana kudeatzeaz eta koordinatzeaz. Horixe izango da zure kudeatzaile pertsonala.

  • Ospitaleetako arreta
  • Zentroen sarea
  • Osasun-asistentzia atzerrian
  • Berregokitze profesionala
  • Gizarte-lana
  • Psikologia
  • Prebentzioa
  • Ikastaroak
  • Botika-kutxak
  • Anbulatorioetako arreta
  • Absentismoaren kudeaketa
  • Bonusa

Komunikazioa lantzen eta sustatzen lagunduko dizugu

Jakitun gara bezeroei berehalako erantzuna eman behar diezula; horregatik, dagozkizun arloen inguruko informazioa helaraziko dizugu:

  • Zure bezeroen langileen zein autonomo gisa zerbitzu ematen dizutenen mediku-kontsulta, baja eta alta eginbideen jakinarazpena, online
  • Zuretzat eta zure bezeroentzat interesgarri izan daitezkeen jardunaldi, ikastaro eta mintegien berri
  • Txosten estatistikoak eta grafikoak
  • Absentismoaren inguruko txostenak

Kudeatuz laguntzen dizugu

Zure denborak zer balio duen jakinik, kudeaketa errazten dizugu: FREMAP Online zerbitzua, zure eskura.

  • Altadun eta baja gabeko lan-istripu parteen izapidea
  • Autonomoen bajak kudeatzeko laguntza
  • T-10 eredu-orriak, eskura
  • Botika kutxak online eskatzeko aukera
  • Zure autonomoen kotizazioen kostua kalkulatzeko laguntza
  • Laguntza teknikoa, ordainketa eskuordetua bideratzeko. Gainera, oinarri arautzailea baieztatu, eta, hilean behin, aurreko hileko kenketen laburpena bidaliko dizugu

Bezeroak harrituta utziko dituzu

Aurrea hartu bezeroen nahiei, eta eman iezaiezu mutuarekin lortuko dituzten pizgarri ekonomikoen berri. Zure bezero askok BONUSA Esteka hau leiho berri batean irekiko da (prebentzio arloan egindako inbertsioetarako pizgarri ekonomikoen sistema) izateko baldintzak betetzen dituzte.

  • Aurreko urteko BONUSa lor dezaketen bezeroak zeintzuk diren jakinaraziko dizugu
  • Zure bezeroetatik zeintzuk ari diren aurten baldintzak betetzen adieraziko dizugu inberti dezaten animatzeko
  • Prebentzio arloan aholku emango dizugu, bai zuri, eta bai zure bezeroei ere
​​​​​​​