FREMAPi atxiki nahi baduzu, jarraian aurkituko duzu dokumentazio guztia eta izapideen berri.
Autonomo gisa aritzeko, FREMAPi elkartzeak zenbanahi aukera eta mesede ekarriko dizkizu.
Zure segurtasuna, gure zerizana.
Kide izateko laguntzea nahi baduzu, bidali zure eskaera online.
Gizarte Segurantzan alta hartzeko eta FREMAPi atxikitzeko kontingentzia arrunten, kontingentzia profesionalen edo jarduera etetearen ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa jasotzeko, TA.0521 inprimakia bete behar da, langile autonomoen erregimen berezian alta hartzeari buruzkoa, eta, bertan, aukeratutako mutualitatea adieraziko da (FREMAP 061).
Autonomo gisa alta emateko izapideei buruzko informazio gehiagorako, zoaz gure orrira:
Izaera juridikoa aukeratzea.
Edozein zalantza argitzeko edo laguntza jasotzeko telefono-zenbaki honetan jar zaitezke harremanean:
900 61 00 61
Edo eskaera online bidaltzea.
Dokumentazio hori dagokizun Diruzaintza Probintzialaren bulegoan
zigilatu ondoren, bidali edo eraman ezazu hurbilen duzun FREMAPen bulegora. Zentroen sarea
- Bete beste mutualitatean baja emateko eskaera.
- Aurkeztu bi kopia edo bidali modu fede-emailean beste mutualitatean baja egiteko eskaera; hori guztia, urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen. Aldaketak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
- Aurkeztu, FREMAPen edozein zentrotan, atxikitzeko eskaera gutuna urriaren 1a baino lehen. Hauek ere ekarri behar dira:
- Baja egiteko eskaera agiriaren kopia zigiluduna, edo baja egin izanaren ziurtagiria, eskaera egin ondoren mutualitateak halakorik eman badizu.
Edozein zalantza argitzeko edo laguntza jasotzeko telefono-zenbaki honetan jar zaitezke harremanean:
900 61 00 61
Edo eskaera online bidaltzea.
Inprimakiak atalean, izapideak zuzenean egiteko beharrezko dokumentuak aurkituko dituzu.
Informazio osagarria
Geuk deituko dizugu
Inprimakia betetzen duzunean, izapideak, dokumentazioa, epeak eta estalduren informazio xehea betetzen lagunduko dizugu eta aholkatuko zaitugu.
PDF dokumentuei buruzko informazioa: PDF fitxategiak behar bezala ikusi ahal izateko, programa instalatuta izan behar da Acrobat Reader
Adobe-rena.