Prebenitzen dugu

Orrialdearen edukia
Irudi apaingarria

FREMAPek, langilearen osasunaren gaineko tratamendu integralean bikaintasuna lortzeko konpromisoaren barruan, funtsezko prestaziotzat du prebentzioa, gure enpresen eta langileen segurtasuna eta osasuna hobetzera eta ezbehar-tasak gutxitzera zuzentzen dena.

Zer egiten dugu?

Prebentziozko jarduerak garatzen ditugu Gizarte Segurantzaren babes-jardueraren barruan. Helburua da elkartutako enpresei eta langile autonomoei laguntzea laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak kontrolatzen eta murrizten.

Nola egiten dugu?

  • Bisitak antolatzen ditugu gai hauei buruz aholkatzeko:
    • Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak eragiten dituzten baldintzak hobetzea.
    • Koordinazio bitartekoak aplikatzea lan-arriskuak saihesteko. Arrisku horiek hainbat enpresetako langileek edo langile autonomoek leku berean lan egitetik eratorritakoak izango dira.
    • «Prevención10.es» zerbitzuak eskaintzen dituen funtzionaltasunak eta erabilera. Zerbitzuak Gizarte Segurantzaren babes-jarduera eskaintzen die langile autonomoei eta 25 langilerainoko enpresei.
    • Lanpostuak eta egiturak egokitzea istripua jasan duten edo jatorri profesionaleko patologiak dituzten langileak birkokatzeko.
  • Gaixotasun profesionalak eta lan-istripuak aztertzen ditugu, horiek gertatzeko kausen inguruan aholkatzeko eta praktika egokiak irakasteko berriz gerta ez daitezen.
  • Enpresetan ezbehar-tasa handienak dakartzaten kausak aztertzen ditugu, horiek murrizteko neurriak eta kontrol planak ezartzeko.
  • I+G+b programak, ikerketak eta analisiak egiten ditugu laneko ezbeharrei buruz, enpresen prebentzio planak garatzeko behar den informazioa emateko asmoz.
  • Prebentzioaren kultura sustatzen dugu praktika egokiak sortuz eta zabalduz prebentzioaren etengabeko kudeaketa eta hobekuntzarako.

Prebentzioarekin konprometituak

FREMAPek osasunarekin eta segurtasunarekin duen konpromiso historikoak dakartza zerbitzu bikaina garatzea eta zeharkako ikuspegia izatea. Horrela, gizarteraino iristen da:

  • Praktika egoki, argitalpen, ikerketa eta I+G+b guztia eskuragarri jarrita "FREMAPen Prebentzio Kanala" atalean.
  • Unibertsitateek, fundazioek, administrazioek, enpresaburuen elkarteek zein beste erakunde batzuek antolatutako biltzar, jardunaldi tekniko eta tailerretan parte hartzea.
  • Argitalpen eta artikulu teknikoak etengabe argitaratzea.
  • Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea araudia eta irizpide teknikoak prestatzeko.