Egoera: adin txikiko baten zaintzaileak, zuzenean, modu jarraian eta etengabean haurra artatzeko lanaldia murrizten duenean (% 50era edo gehiago, betiere), diru-sarrera txikiagotzen zaiola ikusten du. Halako kasuetan laguntzea du xede prestazio honek.
Izapideetarako jarraibideak emango dizkizugu, FREMAPen duzun kudeatzaile pertsonalaren bitartez. Jarri harremanetan FREMAPekin
Onuradun, hauek izan daitezke: gurasoetako edozein, adopzio-hartzailea, adoptatu aurreko familia-harrerako gurasoa edo behin betiko adoptatzailea. Hona hemen laguntza eskuratzeko jarraitu behar dituzten urratsak:
- Txosten bat aurkeztu, Osasun Zerbitzu Publikoarena edo dagokion autonomia erkidegoko osasun arloko administrazio organoarena, gaixoa ospitaleko egonaldi luze baten edo gaixotasunaren aurkako tratamendu jarraituaren beharrean dagoela egiaztatzeko.
- Mutuan edo dagokion Entitate kudeatzailean onuradunaren eskabidea aurkeztu, bidezko diren inprimakiak bete eta beharrezko diren dokumentuak aurkeztu ondoren.
Minbiziak edo beste gaixotasun larri batek eragindako Adingabeen Zainketa kasuetan FREMAPek ematen duen estalduraren gaineko informazio gehigarria jartzen dizugu eskura.