Egoera: Osasun Zerbitzu Publikoan baja medikoa eragin duzu.
Berehalako arreta jasotzeko, medikuaren baja aurkeztu behar duzu, jarraian azaltzen den moduan:
- zuzenean, hurbilen duzun FREMAPen bulegora bertaratuz. Zentroen sarea
- Zure enpresaren aholkularitza kudeatzen duen enpresaren bitartez.
- Bajaren berri jaso orduko, FREMAPen mediku-zerbitzua zurekin harremanetan jarriko da. Zentroen sarea
- Gaixotasunaren eta lanez kanpoko istripuaren jarraipena egiten laguntzen dizugu, langilea hobeto eta azkarrago senda dadin.
- FREMAPen zerbitzu medikuetara joateagatik joan-etorrien gastuen ordainketa.
- Tratamendu medikoak eta proba diagnostikoak bideratuko ditugu, itxaronaldirik gabe, betiere aldez aurretik pazienteak hala onartu eta baimendu baldin badu.
- Ezintasun iraunkorra onartzeko prozedura abiarazten laguntzen dizugu, ohiko 18 hilabeteko epea itxaron beharrik gabe.
- Hortik aurrerako izapideetan aholku emango dizugu:
Nahi baduzu, FREMAPeko kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jarri baino lehen, bete behar dituzun inprimakiak eskura jarriko dizkizugu. Hauexek dira:
Medikuaren alta jasotzeak edo Ezintasunaren aitorpena lortzeak Aldi baterako ezintasun egoera etetea dakar.
Jardunari utziz gero, autonomoentzako langabeziagatiko laguntza eska dezakezu.
PDF dokumentuei buruzko informazioa: PDF fitxategiak ondo ikusteko, programa instalatuta izan behar da Acrobat Reader
Adobe-rena.