Lan-istripua da norbere kontura lan egitean edo lanaren ondorioz zuzenean eta berehala jasandako gorputz-kalte oro; betiere, Araudi Berezian izena emanda duen jarduerari dagokion lanaren ondorioa izan bada.
Lan-istripuaren estaldura kontratatuta baduzu eta lan-istripu bat izan baduzu, dagokion partea izapidetu beharko duzu.
Egoera larri edota urgenteetan:
Laneko istripu larrietarako, FREMAPen telefono zenbaki hau duzu eskura:
900 61 00 61
Arreta jaso orduko, jar zaitez harremanetan FREMAPeko zure kudeatzaile pertsonalarekin berehala, jarraian zer egin azal diezazun. Jarri harremanetan FREMAPekin
Lehenengo zuri arreta medikoa ematea:
- Aukeratu gertuen duzun FREMAPen asistentzia-zentroa. Zentroen sarea
- Ahal duzula, norbaitek lagunduta eta gainean beharrezko agiriak dituzula joan zaitez.
Eta zalantzarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan FREMAPekin.
Medikuek arreta egin dizutenean:
Nahi baduzu, FREMAPeko kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jarri baino lehen, bete behar dituzun inprimakiak eskura jarriko dizkizugu, hark dagokizuna ordain diezazun.
PDF dokumentuei buruzko informazioa: PDF fitxategiak behar bezala ikusi ahal izateko, programa instalatuta izan behar da Acrobat Reader
Adobe-rena.