Lan-istriputzat hartzen da langileak besteren kontura egiten duen lanean edo lanaren ondorioz izandako zeinahi gorputz-kalte. Langile autonomoa bada, bere kontura lan egitean edo lanaren ondorioz zuzenean eta berehala jasandako gorputz-kalte oro izango da lan-istripua; betiere, Araudi Berezian izena emanda duen jarduerari dagokion lanaren ondorioa izan bada.
Hona hemen Lan-istripuei dagozkien prestazioak:
- Izandako gorputz-kalte eta gaitzen tratamendu mediko eta kirurgikoa, errehabilitazioa, tratamendu farmakologikoa, eta, oro har, istripua izan duenari arreta egin dioten medikuek beharrezkotzat jotzen dituzten proba diagnostiko eta terapeutiko guztiak.
- Protesi eta aparatu ortopedikoak (materiala berritu behar dutenean ere), ezinduentzako ibilgailuak (gurpil-aulkiak, eta abar).
- Kirurgia plastikoa eta zuzentzailea istripuaren ondoriozko deformazio edo mutilazioak tratatzeko, itxura fisikoa nabarmen aldatu badiote edo lan egiteko gorputz-atalen funtzionaltasuna murrizten badiote.
- Beharrezko den errehabilitazio-tratamendua, langilea guztiz senda dadin lortzeko, eta lanerako gai eta prest ahal den azkarren egon dadin
- Asistentzia jasotzeko egindako joan-etorrien gastuak, garraiobide ohikoak erabiliz edo baimendutako bitarteko ezohikoak erabiliz egin badira.
FREMAPek istripua edo gaixotasuna gertatzerakoan aurrera eramango dituen prestazioak, Gizarte-segurantzaren lege orokorraren testu bateginean araututa datoz, urriaren 30eko (2015/10/31ko B.O.E) 8/2015 Errege Lege Dekretuak onartua eta bat datorren araudia:
- Aldi baterako ezintasuna.-%75 oinarri erregulatzailetik.
- Lesio iraunkor ez inbalidatzaileak.- Orokorreko zenbatekoa, baremoaren arabera.
- Ezintasun iraunkor partziala.- Oinarri erregulatzailearen 24 hileko ordainketa.
- Erabateko ezintasun iraunkorra- oinarri erregulatzailearen %55eko pentsioaren baliokidea gehi %20 55 urte baino nagusiagoak direnentzat eta erabakitako legezko baldintza batzuk betetzen dituztenentzat.
- Erabateko ezintasun iraunkorra.- Oinarri erregulatzailearen baliokidea den %100.
- Baliaezintasun handia.- Oinarri erregulatzailearen baliokidea den %-u-100, gehi kotizazioaren oinarri minimoari dagokion %45 eta langileak kotizatu duen azken oinarriaren %30.
- Heriotzagatik deribatutako prestazioa:
- Heriotzagatiko laguntza.- 46,04 €.
- Alarguntza.-%52ko pentsioa eta oinarri erregulatzailearen sei hiletako kalte-ordaina.
- Zurztasuna.- %20ko pentsioa eta oinarri erregulatzailearen hile bateko kalte-ordaina.
- Senideen aldeko prestazioak.- pentsioak, aldi baterakoak dirulaguntzak eta kalte-ordainak, bizikidetzako eta hildakoaren kontuz izandako bizipenak zenbait egoeratan.
- Gastu farmazeutikoen ordaineketa.
- Ospitaleko gastuen ordainketa edo larrialdi kasuetan bere zerbitzuak erabili diren fakultatiboen ordaineketa.
- FREMAPen zerbitzu medikuetara joateagatik joan-etorrien gastuen ordainketa.
FREMAPEko Prestazio Berezien Batzordeak izaera onuragarria duten laguntza ekonomikoak eman ditzake, beharrizanezko egoerak daudenean, lan-istripu eta gaixotasun profesionalaren ondorioz.
Gure enpresa mutualistetako langile guztiek eska dezakete, edo Laneko Istripuaren edo Gaixotasun Profesionalaren borondatezko estaldura duten langile autonomoek, eta Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen diru-sarrera edo gastu berezien murrizketagatik behar ekonomikoko egoera bat eragiten dien istripu bat izan dutenek.
Langilearen edo autonomoaren heriotza gertatzekotan, bere kargu dauden senideek eskatu ahal izango dute.