Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Minbizia edo beste gaixotasun larri batek eragindako adin txikikoen zaintzarako prestazio ekonomikoa

Irudi apaingarri, esku de edaten

Bere kargura dagoen adin txikikoak minbizia edo beste gaixotasun larri bat duela-eta hura zaintzeko lanaldia murrizten dutenei zuzendutako diru-prestazioa da: gurasoei, adopzio-hartzaileei edo adoptatu aurreko familia-harrerako gurasoei. Subsidioa diru-sarrera txikiagotzen zaielako ematen zaie. Hain zuzen, adin txikiko baten zainketa bere gain hartzean, ospitaleratzeak eta gaixotasunaren tratamendu jarraituak iraun bitartean, zuzenean, modu jarraian eta etengabean zaindu beharra izanik, zaintzaileak lanaldia (eta soldata) murriztu behar izaten baitu.

Onuradunak

Onuradun izango dira besteren edo euren kontura ari diren langileak eta horiekin parekatuak, gizonak zein emakumeak; betiere, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Lanaldia, gutxienez, %50 murriztea.
  • Gizarte Segurantzaren sistemaren araudiren batean afiliatuta eta alta emanda egotea.
  • Kasuan kasu eskatuko den kotizazio-alda egiaztatzea.
  • Kuotak ordaintzeari dagokionez egunean egotea.

Adin txikikoaren bi gurasoek, adopzio-hartzaileek edo adoptatzaileek subsidioa jasotzeko eskubidea dutenean, bietariko bati baino ez zaio onartuko.

Diru-prestazioa

Prestazioa egunero sorrarazten den subsidio bat da, Oinarri Arautzailearen (OA) %100eko balioarengatik ematen dena, Aldi Baterako Ezintasunaren (ABE) prestaziorako ezarritakoari dagokionez. Prestazioa Gertagarri Profesionalen ondoriozkoa da, edo, dagokionean, Gertagarri Arrunten ondoriozkoa, Gertagarri Profesionalen estaldura aukeratu ez denean. Horrez gain, lanaldian egindako murrizketaren proportzio berekoa izango da.

​​​