Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Haurdunaldiko arriskua eta edoskialdi naturaleko arriskua

Irudi apaingarri, emakume haurdun

Arriskua dago lanpostu baten baldintzek langile haurdunaren edo umekiaren osasunean -edoskitze kasuetan, 9 hilabetetik beherako haurraren osasunean- kaltea eragin dezaketenean. Halako baldintzek ezinezkoa egiten dute langilea lanpostu horretan mantentzea. Enpresak berak ohartarazten du, gainera, lanpostu horretan egoteak dakarren arriskuaz, arriskuen ebaluazio prozesuen bitartez. Ez da prozesu automatizatua, kasuz kasu aztertu beharreko egoera baizik.

Onuradunak

Prestazio honen onuradun izango dira besteren kontura zein euren kontura ari diren langileak -lanaldi partzialean jarduten dutenak barne-, baldin eta, Haurdunaldiko edo edoskitze naturala bitarteko arriskua tarteko, lan-kontratua geldieran uzten den lehen egunean Gizarte Segurantzaren sistemaren araudiren batean afiliatuta eta alta emanda badaude.

Jarraitu beharreko pausoak

  • Langileak enpresaburuari haurdun dagoela edo edoskitze naturala egiten ari dela jakinarazi behar dio. Horretarako, Osasun Zerbitzu Publikoan mediku-txosten bat eskatu beharko du, haurdun dagoela adierazi eta erditzeko egunaren data zehazten duena.
  • Enpresaburuak beharrezko diren prebentzio-neurriak hartu beharko ditu, arriskua saihestera begira. Ezinezkoa bada, enpresak langilea lanpostuz aldatu beharko du (konponbide hori mesedegarria da enpresarentzat, langileak lanpostu berrian emandako epean sorrarazitako kuotengatik kotizatu behar dituen gertagarri arrunten %50eko hobaria jasoko baitu).
  • Beste lanpostu batera aldatzerik ez dagoenean, edo, nahiz eta aldaketa egin, posible denean lanpostu berriaren baldintzek haurdun dagoen langileari, fetuari edo bularreko haurrari kalte egitea, langileak Haurdunaldiko arriskuaren ziurtagiria eskatu beharko du FREMAPen. Horrekin, lanpostua aldatzeko premia justifikatuta izango baitu.
  • Orduan, enpresak haurdunaldiarekin edo edoskitze naturalarekin bateragarria den lanpostu batera aldatu beharko du langilea. Ezinezkoa bada, laneko harremana eten egingo da, eta interesdunak FREMAPi diru-prestazioa onesteko eskatuko dio.

Ez dira nahasi behar, batetik, Haurdunaldiko edo edoskitze naturala bitarteko arrisku egoeran izateagatik sortutako egoera horiek, eta, bestetik, lanpostuarekin zerikusirik ez duten bestelako kausengatik edo gaitzengatik -medikuen tratamendua eskatzen dutenak, betiere-, langilea bere lana egiteko gai ez deneko egoerak. Halakoetan, langileari dagokion prestazioa Gaixotasun arruntarengatiko Aldi baterako ezintasuna izango bailitzateke.

Diru-prestazioa

Gertagarri profesionalen Oinarri Arautzailearen %100. Subsidioa jasotzeko eskubidea lan-kontratua geldieran uzten deneko egun berean sortzen da. Arriskuarengatiko prestazioa amaitutzat joko da:

  • Amatasun atsedenaldia hasi aurreko egunean.
  • Langilea lanpostura itzultzen denean.
  • Semeak 9 hilabete bete aurreko egunean (edoskitze naturala).
  • Lan-kontratua iraungitzen denean.
​​​