Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Ezaugarri nagusiak

  • Irabazi asmorik gabe sortuak dira. Mutua batek egiten duen kudeaketaren ondorio bezala, diru-sarrerak gastuak baino handiagoak badira, diferentzia Gizarte Segurantzari itzuliko zaio. Enpresa pribatuetan ez bezala, non diru-sarreren superabita etekintzat duten, Mutuetan soberakintzat hartzen da.
  • Enpresek, publikoak nahiz pribatuak izan, borondatezkoa dute Mutua bati elkartzea. Enpresak berak erabakitzen du zein Mutuari elkartu; are gehiago, dagozkion gertagarriak Gizarte Segurantzak berak estaltzea ere aukera dezake.
  • Mutuak Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren zaintzapean daude. Baimena behar dute eratu ahal izateko. Mutuen administrazio ekonomikoa Estatuko Aurrekontu Orokorren arabera kudeatzen da, eta, horrez gain, Ministerioak haien kontuen ikuskaritza egiten du urtero
  • Mutua gisa euren burua eratzeko, esandako lankidetzaz gaindi beste inolako jarduerarik bideratuko ez dutela ziurtatu behar dute; eta, hori ez ezik, beste baldintza batzuk ere bete behar dituzte: gutxienez, 50 enpresaburu elkartuta eta 30.000 langile babespean edukitzea; kuotak kobratzetik lortutako zifra legeak arautzen duena baino handiagoa izatea (gaur egun, 9 milioi ); eta, azkenik, kobratuko dituzten kuoten araberako fidantza ezartzea