Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

FREMAP taldea

FREMAPek 4.000 langile inguru ditu, estatu osoko 200 zentro baino gehiagotan eskaintzen dituzte zerbitzuak.

FREMAP taldea

FREMAPeko langileak Enpresaren Kulturan, Jokabide Kodean eta Giza Baliabideetarako politiketan jasotako printzipioen -Erakundeak bere estrategian sustatzen dituenak, denak ere-, adierazpide dira, eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Profesionaltasuna: Giza Baliabideen kudeaketa-politiketan jasotako trebakuntzaren, eskarmentuaren eta garapen profesionalaren aldeko jarreraren ondorio gisa.
  • Erabateko arreta: Zerbitzua ematean esku hartzen duten arlo guztien (Prebentzio arloa, Osasun arloa eta Kudeaketa arloa) arteko lankidetzari eta komunikazioari esker lortzen dena, helburu bat bera edukita: pazienteei, enpresa mutualistei eta laguntzaileei egokitutako eta behar bezala koordinatutako arreta ematea.
  • Zerbitzua emateko bokazioa: Zerbitzu bikaina eman ahal izateko, arduraz eta kontu handiz aritzea beharrezkoa dela barneratuta.

FREMAPen jakitun gara, gure jardunean onenak izaten jarraitzeko, oinarri-oinarrizkoa dela gure langileek horrelako balioekin bat egitea. Horrexegatik, FREMAPen lan-giro aproposa sortzearen alde gaude: lan-baldintzak hobetuz, laneko osasuna zainduz eta garapen profesionala eta pertsonala sustatuko duten ekintzak bideratuz. Langileek FREMAPen konpromisoa bere egin dezatela nahi dugu.

Hautaketa eta harrera

Profesionalik onenak gurera ekartzeko asmoz, FREMAPen langile berriak honako printzipio hauei jarraituz hautatzen dira: gardentasuna, objektibotasuna eta aukera-berdintasuna. Langile berriak gure artean ditugula, haien integrazioaz arduratzen gara, gertu-gertuko informazioa, laguntza eta prestakuntza ematen baitiegu.

FREMAPek online inprimaki bat du hautagaiek beren Curriculum Vitaea sartu eta antolatzen diren hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.

Egonkortasuna enpleguan

FREMAPen kontratu iraunkorren alde egiten dugu. Halakoak sustatuz, langileen garapen pertsonala eta profesionala erraztuko duen lan-esparru egonkorra bermatu nahi baitugu.

Prestakuntza

FREMAPen, langileek erakundearen etengabeko prestakuntzaren politikan hartzen dute parte, euren beharrekin eta enpresaren xedeen bat etorriz eta euren gaitasunak etengabe garatzeko prozesuan oinarrituta.

Garapen profesionala

FREMAPek oso kontuan hartzen du langileen hazkunde profesionala. Horregatik, bidea errazten die lanpostuari lotutako ardura gero eta handiagoa bere gain har dezaten. Horren arabera:

  • Erantzukizuneko lanpostuak FREMAPen profesionalen barne-sustapenaren bidez aukeratzen dira.
  • Kudeaketa lanpostuek hainbat etapa igarotzen dituzte, profesionalek ezagutza, esperientzia eta gaitasun mailan duten bilakaera kontuan.
  • FREMAPen, osasun zerbitzuetako langileek euren profesionaltasunaren aitortza dute, eta hori garatzeko aukera dute karrera profesionalen bitartez.

Langileen parte-hartzea Erakundearen kudeaketan

FREMAPek Erakundearen kudeaketa hobetzeko eratzen diren batzorde eta lan-taldetan parte hartzera bultzatzen ditu bere langileak, eta horiek dituzte asmo eta ekimenak erakundearen jardueran txertatzen dira.

FREMAP, halaber, kanal hoberenak izateaz arduratzen da komunikazioak eta informazio trukaketak errazak izan daitezen Erakunde osoan.

Gizarte dimentsioa

  • FREMAPek ezintasunen bat dutenei laguntzen die, berregokitze fisikorako bideak eskainiz eta laneratzea erraztuz, eta erakundearen baitan lanpostua lortzeko lehentasuna emateko eta instalazioak irisgarriago egiteko konpromisoa du eurekin.
  • FREMAPek aukera-berdintasuna eta aniztasuna sustatzen ditu, eta diskriminazio mota guztiak baztertzen ditu, bai jatorria, sexua, arraza edo erlijioagatik egiten dena bai arrazoi sozial, ekonomiko, ideologiko, politiko edo sindikalek eragindakoa.
  • FREMAPek bere langileen bizi-kalitatea hobetzen du, eta familia bizitza eta bizitza profesionala uztartzeko politikak sustatzen ditu.
  • FREMAPek zaindu egiten du bere langileen osasuna, lan-arriskuen prebentzioa burutuz enpresaren kudeaketa integralaren barruan eta lanean giro seguru eta osasuntsua ahalbidetuz.
  • FREMAPek konpromisoa du langileen artean elkartasuna, erantzukizun-sentimendua eta parte-hartze soziala sustatzeko, Gizarte Ekintzako Batzordearen bidez, zeinaren ekintzek Erakunde osoa estrategikoki lotzen baitute egoera zailean diren taldeei laguntzeko.
​​​