Metrologia Dimentsionalaren Laborategia

Orrialdearen edukia
Laborategia, FREMAP kalitatezko zigiluak, ENAC

FREMAPen Metrologia Dimentsionalaren Laborategia Majadahondako FREMAP Ospitalean dago eta 3 helburu nagusi ditu, hauek:

  • Metrologia eta Industria Kalitatean teknikariak trebatzea ezintasun iraunkor osoaren (EIO) sekuelak dituzten, lan istripu larri bat izan duten edo gaixotasun profesional bat duten langileak lanean errehabilitatzeko.
  • Kalibrazio zerbitzu bat eskaintzea espainiar industriari.
  • Ekipamendu medikoen kalibrazioa bultzatzea.

Laborategiaren datuak:

Fitxa teknikoa

  • Kokapena: FREMAP-Majadahonda Ospitalea, Berregokitzapen Profesionalaren Zerbitzukoa da.
  • Laborategiko langileak:
    • Arduradun zientifikoa: Francisco Moreno Bellido.
    • Kalitate teknikaria: Noelia Díez Sánchez.
    • Kalibrazio teknikaria: Miguel Rodeño Domínguez.
  • Laborategiarekin harremanetan jartzeko: ikusi ondoko koadroa
  • Eskainitako kalibrazio eta neurketak: Laborategiaren Neurtze eta Kalibrazio Gaitasuna - CMC - eta kalibratu ahal diren ekipoak irismen teknikoan agertzen dira.
  • Neurketa edota kalibrazio lanen eskaera: bidali posta elektroniko bat lanaren azalpenarekin (UNE-EN-ISO 17.025 arauaren betekizuna).
  • Laborategiaren egiaztapenak: laborategia ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) egiaztatuta dago 11LC710.004 zenbakiarekin.
  • REDLAB: laborategia Madrilgo Erkidegoko REDLAB laborategi sareko kide da, 186 zenbakiarekin.
  • Azalera: 122m2
  • Laneko tenperatura: 20ºC ± 1ºC

Neurketa eta kalibrazioaren irismen teknikoa

Irismen teknikoa

Metrologiako laborategi dimentsionalaren irismen teknikoa, kalibra daitezken neurtzeko ekipo guztiak, neurtzeko eremuak eta horiei lotutako ziurgabetasunak biltzen dituena, ENACen ERANSKIN TEKNIKOAN (2018/02/12ko 3. berrikusketa) dago zehaztuta, eta honako esteka honetan ikus daiteke:

Metrologia eta Kalitatea ikastaroa

Metrologia eta kalitate ikastaroa

Ikastaroak 10 hilabeteko iraupena du, 1.300 ikastordu ditu eta horien %75 praktikak dira. Ikasleak edozein industriatan kalitate arloan lan egiteko gaitasunak eskuratzen ditu, eta dituen lesioek ez diote eragozten bere eginkizunak %100ean betetzeko.

Prestakuntza programa

  • Metrologia Dimentsionala.
  • Kalitate Industriala: UNE–EN-ISO 9001 eta UNE-EN-ISO 17025 arauen azterketa.
  • Materialen entseguak.

Ikasleek laborategiko ekipoekin neurtzen ikasten dute, plano industrialak interpretatzen dituzte, neurketa txostenak prestatzen dituzte, ekipoak patroiekin kalibratzen dituzte eta kalibratze praktikak burutzen dituzte in situ kalibratze zerbitzua kontratatzen duten enpresetan. Lan Bitartekaritzako Zerbitzuak LBZ) aukeratutako industria sektoreko enpresa batean 3 hilabeteko praktikekin osatzen da prestakuntza.

Prestakuntzan kolaboratzen dute

Metrologia eta kalitate ikastaroaren enpresa kolaboratzaileak

Ekipamendu zuzkidura

Metrologia eta kalitate ikastaroa

DIMENTSIONALAK

  • Neurketa-besoa
  • Kalibrea
  • Mikrometroak
  • Konparatzaileak
  • Profilen proiektagailua
  • Ikusmen makina
  • Lautasun mahaia
  • koordenatu horizontal bat
  • koordenatu bertikal bat
  • Erregela-patroia
  • Eskuairak
  • Rugosimetroa
  • Bloke zutabeak
  • Patroi-barrak
  • Bloke-patroi luzetarakoak
  • Bloke-patroi angeluarrak
  • Sinu-erregela
  • Perpendikulartasun-patroia
  • Pasa—ez pasa
  • Flexometroak
  • Eskuaira egiaztagailua
  • Laser-neurtzailea
  • 3D neurtzeko makina
  • Pasa / ez pasa kalibreak
  • Goniometroak
  • Flexometroak
  • Gramilak

MATERIALEN ENTSEGUAK

  • Entseguen makina unibertsala
  • Moztailea
  • Leuntzeko makina
  • Probeta-egilea
  • Mikroskopio metalografikoa
  • Durometroak
  • Mufla-labea
  • Argi ultramorea
  • Likido sarkorrak
  • Partikula magnetikoak

TENPERATURA

  • Labe lehorra
  • PT100 patroi-zundak
  • Bainu termostatikoa

Kalibrazio Industriala

Kalibrazio industriala ENAC zigiluarekin

Metrologiako laborategi dimentsionala ENACek egiaztatuta dago, 11/LC10.004 zenbakiarekin, Espainia osoan industriari kalibrazio-zerbitzua emateko. Laborategiak ekipamendu dimentsional aukera zabala kalibratzen du, oinarrizko ekipamenduetatik hasi -kalibreak, mikrometroak, flexometroak, konparadoreak...- eta goi mailako ekipamenduetaino: patroi-blokeak, profil proiektagailuak, lautasun mahaiak, patroi bereziak...

Garraiatu ezin diren tamaina handiko ekipoekin in situ kalibraketak ere egiten ditu, esaterako: lautasun mahaiak, koordenatu bateko neurgailua, horizontala/bertikala, zuzentasun profil eta arauen proiektagailua.

Azalera: 122 metro2 Tenperatura: 20 ± 1ºC

Ospitaleko Metrologia

Ospitaleko metrologia

Metrologiako laborategian ospitaleko metrologia bultzatzen eta garatzen da, kalibrazioaren bidez diagnostiko medikoen ekipoei trazabilitatea emateko.
Osasun ekipamenduak kalibratzen dira eta trazabilitate metrologikoa egiten zaie: termometro klinikoak, medikamenduak kontrolatzeko tenperatua-zundak eta tentsiometroak.
Garatze bidean den eremu bat da, eta gure ikasleei lanpostuak ekarriko dizkiela espero da.

Ikasleen lan integrazioa

Ikasleen lan integrazioa

Istripu batengatik EIO duen batek berriro lanpostu bat -orain kalitate arloan- aurkitu eta inolako mugarik gabe eta lehiakortasunez betetzen duela egiaztatzean betetzen da helburua.
Prestakuntzako praktikak egiten emango diren 3 hilabeteak aukera bikaina dira enpresek gure ikasleen profesionaltasuna ezagut dezaten eta lanpostu bat eskain diezaioten.
Askotan, enpresek ikasle berri gehiago eskatzen dituzte, lehen kontratatutakoek eman dizkieten emaitza onak ikusirik.

Ikasleak kontratatu dituzten enpresak

  • SAICA
  • MIPELSA
  • AIRBUS
  • SANTA BARBARA TRUBIA
  • LANGA
  • HEXAGON METROLOGY
  • NOKSEL ESPAÑA
  • ENPLEGU ZENTRO BEREZIA—FORD
  • CLM—METROLOGÍA LEGAL
  • CADMADRID
  • MCI
  • AKTRION
  • FAYMM
  • DITECMA
Ikasleen lan integrazioan enpresa kolaboratzaileak

PDF dokumentuei buruzko informazioa: Programa instalatuta izan behar duzu PDF fitxategiak behar bezala ikusi ahal izateko Acrobat Reader Esteka leiho berri batean irekiko da Adobe-rena.