Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Ingurumen-kudeaketa

Zuhaitzaren eguna

Naturarekiko errespetua, FREMAPen enpresa-kulturaren printzipioetako bat da eta araudia betetzean eta bere ingurumen-kudeaketaren etengabeko hobekuntzan islatzen da.

Horren arabera, FREMAPen Zuzendaritza Nnagusiak enpresaren Ingurumen-politika garatu eta ezarri du, hau da, enpresak ingurumena babesteko egiten dituen jarduerak gidatzen dituzten jarraibide eta helburu orokorren multzoa.

  • FREMAP konprometitua dago indarrean dagoen araudia betetzeko -eta aurrerantzean aplikagarria izango dena ere bai-, hartara ingurumenarekiko jarduerak etengabe hobetzen lagunduko dion ingurumen-kudeaketa sistema bat finkatzeko.
  • FREMAPek konpromisoa sendoa da kutsadura prebenitzeko, hondakinak murrizteko ahalegin progresiboak egiteko -ahal duen neurrian-, natura- eta energia-baliabideak zentzuz erabiltzeko, eta ingurumena zaintzen duten produktuak erabiltzeko
  • FREMAPek konpromisoa du langile guztiei ingurua zaintzeko sentsibilitate, erantzukizun eta kontzientziazio maila handiagoa izan dezaten sustatzeko
  • FREMAPek konpromisoa du ingurumenari buruzko komunikabide bat mantentzeko, enpresatik kanpo eta barruan ere. Hori guztia, noski, gardentasunez, agintaritzekin lankidetzan, eta alderdi interesdunen eta jendearen artean eztabaida irekia sustatuz. Hain zuzen, politika hori jendearen esku egotea nahi baitu FREMAPek

Konpromiso horren esparruan, FREMAPek bere Ingurumen-politika ezartzen du, Ingurumena Kudeatzeko Eskuliburuan azaltzen dena, eta ingurumen-jarduera iraunkorra bideratzen duten oinarrizko printzipioak jasotzen ditu, zerbitzuaren eraginkortasuna eta ingurumena babestea bateragarri eginez, kutsadurari aurrea hartuz, hondakinen sorrera arian-arian murriztuz, baliabide naturalak eta energetikoak zentzuz erabiliz eta ingurumena errespetatzen duten produktuak erabiliz.

AENORen Ingurumen-kudeaketarako ziurtagiria

Konpromiso horiek bete eta zabaltzeko asmoz, Ingurumen Kudeaketa Sistema bat garatu eta ezarri da UNE-EN ISO 14001 Arauarekin bat etorriz, ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) arau horren aurrean ziurtatzeko izendatutako kanpoko erakunde batek aitortua dena.

Ziurtagiriak jarduera guztiak eta FREMAPen zentro guztietara iristen da (administratiboak, anbulatorioak eta ospitalekoak) lurralde nazional guztian.

UNE-EN ISO 14001 Arauak ingurumen-kudeaketa sistema baten baldintzak zehazten ditu erakundeei ingurumen politika bat garatzeko, hori betetzeko prozesu eta helburuak definitzeko eta alderdi interesdunen legezko betebeharrak eta aurreikuspenak aseguratzeko, etengabeko hobetzea lortuz eta arauaren aurreko onarpen-ziurtagiriak frogatzen da sistema ISO arauaren nazioarteko eredura moldatzen dela.

Arau horren aitorpena laguntza bat da FREMAPentzat Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko eta GRI eta Mundu Itunarekin lerrokatzen da ingurumen-edukietan.

FREMAPen Ingurumen Kudeaketa Sistemak agiri hauek biltzen ditu: Ingurumen-kudeaketarako Eskuliburua, Ingurumen arloko hamar prozedura berariazko, hogeita hamar Instrukzio Tekniko, eta, azkenik, Kalitatearen Kudeaketa Sistemak ere batzen dituen hamar prozedura komun. Horrekin guztiarekin, FREMAPek Kalitate eta Ingurumen Kudeaketa Integratuko Sistema bat du.

FREMAPen ingurumen alderdi guztiak horien garrantzia zehazten duten irizpide objetibagarri baten arabera identifikatu eta ebaluatu izan dira.

FREMAPen Ingurumen Kudeaketako Programak erakunde osoak ingurumenari dagokionez aintzat hartu behar dituen helburuak zehazten ditu. Horren bitartez, Ingurumen-politikan hartutako konpromisoa betetzen duela bermatuko du FREMAPek, eta zentro bakoitzak horien jarraipena egingo du aldian-aldian.

Garapen iraunkorrarekin konpromisoa

FREMAPek bere atxikimendua azaldu dio Nazio Batuen Mundu Itunari. Horren haritik, ingurumenarekiko konpromiso hirukoitza hartu du bere gain:

  • Ingurumenaren arazoei arreta egiteko irizpidea ezartzea
  • Ingurumenarekiko arduraz jokatzea sustatzeko ekimenetan parte hartzea
  • Ingurumenari kalte egiten ez dioten teknologien garapena eta erabilera bultzatzea

FREMAPen Ingurumen-politika ingurumena errespetatzeko eta garatzeko konpromiso irmoan oinarritzen da, eta honako ekimen hauek biltzen ditu:

  • Ingurumen alderdien ebaluazioa eta kontrola
  • Adierazle eta Ingurumen helburuen ezarpena eta jarraipena
  • Ingurumenaren prestakuntza eta sentsibilizazioa
  • Kontrataziorako ingurumen eta eraginkortasun energetikoaren irizpideak
  • Ingurumen komunikazioaren kanalak
  • Eraginkortasun energetikoaren jarduera teknikoak
  • Ingurumen jardunbide egokiak:
    • Ziurtagiria FSC ingurumenarekiko arduraz ekoitzitako paperean
    • Ingurumenarekin arduratsuak diren erosketak
    • Sortutako hondakin guztien bereizketa eta kudeaketa, sanitarioak, arriskutsuak eta etxeetakoak barne
    • Ambilamp enpresarekin hitzarmena, lanparen, fluoreszenteen eta argien kudeaketarako
    • Ecopilas enpresarekin hitzarmena pilen eta baterien kudeaketarako
​​​