Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Pazientearen eskubideak

  1. Intimitaterako eskubidea, duintasun eta konfidentzialtasunarekiko errespetua.

    • FREMAPeko langileek ahalik eta errespetu eta begirune handienarekin tratatzeko eskubidea.
    • Bere nortasuna errespetatzeko eskubidea, inolako diskriminaziorik gabe, arraza, gizarte maila, sexua, morala, ekonomia, ideologia, politika edo arrazoi sindikala dela eta.
    • Osasun jardueretan bere intimitatea babesteko eskubidea.
  2. FREMAPek eskaintzen dituen zerbitzuen eta horiek erabiltzeko bete beharreko baldintzen inguruko informazioa eskuratzeko eskubidea.

    • Osasun Laguntza eraginkorra eta osoa jasotzeko eskubidea, lan istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondorioz.
    • Prebentzioa, Gizarte Laguntza, Laneko Psikologia, Berregokitzapen profesionala eta FREMAP ASISTENCIA zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
    • Bere premia guztiak modu pertsonalizatuan kudeatzen dituen Hizketakide Bakar baten esleipena ezagutzeko eskubidea.
    • Kobratzeko eskubidea duen prestazio ekonomikoak laster kobratzeko eta horien ordainketarako kalkulua ezagutzeko eskubidea.
    • Kontingentziak zehazteko prozeduren eta alta medikoa inpugnatzeko prozeduren inguruko informazioa eskuratzeko eskubidea.
  3. Osasunaren inguruko informazioa eskuratzeko eskubidea

    • Bera eta laguntza taldearen arteko hizketakidea izango den mediko baten esleipena ezagutzeko eskubidea.
    • Bere lesioa, tratamendua, eboluzioa eta ondorioen aurreikuspenaren inguruko informazio argia eta zehatza eskuratzeko eskubidea.
    • Bere historia klinikoan sartzeko eta bertan adierazten diren datuen kopia lortzeko eskubidea. FREMAPek zaintza aktibo eta arduratsuaren mekanismo bat ezartzen du, bere konfidentzialtasuna bermatzeko.
    • Alta Txosten bat lortzeko eskubidea, laguntza prozesua amaitu ondoren.
    • Honakoa ezagutzeko eta, hala dagokionean, aurretik baimentzeko eskubidea; erabilitako prozedura medikoak irakaskuntza edo ikerketa helburuekin erabili izana.
  4. Medikua aldatzeko eta bigarren iritzi medikoa lortzeko eskubidea.

    • Medikua aldatzeko eskubidea, gaixoak hala eskatzen duenean, eta FREMAPeko antolaketako erabilgarritasunaren arabera.
    • Bigarren iritzi mediko bat lortzeko eskubidea, FREMAPeko beste mediku baten eskutik.
  5. Erreklamazioak

    Erreklamazioak eta kexak FREMAPen kexen eta erreklamazioen orriaren bidez aurkez daitezke.

​​