Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Nor da FREMAP?

Irudi apaingarri, zentro FREMAP

Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen den erakunde laguntzaile bat gara, eta jarduera hauek burutzen ditugu:

  • Prestazio ekonomiko eta osasun-laguntzen kudeaketa, errehabilitazioa barne, Gizarte Segurantzako lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingentzien babespean, baita kontingentzia horien prebentziorako jarduerak ere.
  • Prestazio ekonomikoaren kudeaketa kontingentzia arruntetik eratorritako aldi baterako ezintasun egoeran.
  • Prestazioen kudeaketa haurdunaldi edo edoskitze naturaleko arrisku egoeran.
  • Prestazio ekonomikoen kudeaketa langile autonomoek jarduera eteteko egoeran.
  • Prestazioen kudeaketa adin txikikoen minbizi edo gaixotasun larri egoeran.

4,8 milioi langile babesten ditugu, elkartutako 478.000 baino enpresa gehiagorekin.

FREMAPen helburua. Zergatik da gure jarduera garrantzitsua eta zein da gure izateko arrazoia?

Gizarte Segurantzaren sistemaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna laguntzea prestazio desberdinak modu bereizgarrian kudeatuz enpresa-mutualismoaren bitartez.

FREMAPen misioa. Zer gara eta zer egingo dugu gure helburua lortzeko?

Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen enpresen elkarte pribatua, osasun-prestazioak, prestazio ekonomikoak eta laneko arriskuen prebentzio-jarduerak kudeatzen dituena, pertsona langileen osasuna hobetzen eta lanean berriro sartzea lagunduz, horrela gure enpresa mutualisten produktibitateari eta sistemaren iraunkortasunari mesede eginez.

Ikuspegia: Zer izan nahi dugu?

Erreferentziazko erakundea izatea zerbitzu eta kudeaketan duen bikaintasunarengatik: gure balioak, etengabeko hobekuntza, gure profesionalen talentua eta gizartearekiko konpromisoa.

Balioak

FREMAPeko pertsona guztien jarduketa bideratzen duten balioak jasota daude FREMAPeko Enpresako kultura dokumentuan eta Jarduketa arduratsuko printzipioetan, sei taldetan multzokatzen dira:

  • Kide izatearen harrotasuna: Langileak dira FREMAPeko aktibo nagusiena, zerbitzua eskaintzearen arduradun zuzenak eta erakundearen ikuspegia lortzeko funtsezko balioak direlako. Hori dela eta, FREMAPen jarduera horien garapen profesional eta pertsonalaren araberakoa izango da, egonkortasun eta iraunkortasunerako bokazioarekin, etika, zuzentasun eta autokritikan oinarritua, eta langile guztien inplikazio eta gainditze jarrera izanda.
  • Lidergoa: FREMAPek bere lidergoaren bokazio finkoa adierazten du bere jokaeremu guztietan eredu izaten sahiatuz. Hau lortzeko bere langile guztien gainditze pertsonal jarraia beharrezkoa dela uste du.
  • Egokitzapena: FREMAPek eta bertako langileek malgutasunez geroz eta aldakorragoa den ingurune batera moldatzeko gaitasuna, gure interes-taldeetan eragin positiboa izango duten eta gure helburuak lortzea ahalbidetuko diguten hobetzeko abaguneak baliatuz.
  • Sormena: Langileari beregan konfiantza izateko, eta gogoa eta jakin-mina sustatzeko klima eta lan ingurugiroan datza. Honela, posible da errutinatik ateratzea eta aukera berriak eta aldaketak bizitzea.
  • Zerbitzu eta orientaziorako bokazioa: Zerbitzuaren prestazioa gure jarduera xede duten pertsonentzat da, eta helburu hori gure balio guztiak aniztasunean konbinatzen dituen funts gisa hartzen da. Bikaintasuna lortuko dugu gure jardueren xedea pertsonei helarazten badiegu, balio horiek izatearen eta izan beharrekoaren osotasunarekin uztartuz.
  • Konpromisoa:
    • Konpromisoa pertsonarekin eta inguruarekin, balioen kudeaketa sustatuz; ekitateak, gardentasunak, etikak, emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrak, ezgaitasunak dituzten pertsonen inklusioak eta ingurumenarekiko errespetuak garrantzi berezia dute.
    • Konpromisoa gizartearekin Gizarte Segurantzaren sistemarekin batera betetzen dugun xede sozial garrantzitsuaren bidez, bikaintasuna xede izanda.
    • Konpromisoa haien laneko segurtasun eta osasuna babesteko konfiantza ezarri duten gure mutualistekin eta haien langileekin.
    • Langileek partaide diren enpresarekiko eta xedeekiko konpromisoa.
    • Zuzendaritzaren konpromisoa langileen garapen pertsonal eta profesionala errazten eta sustatzen duen lan-esparrua ezartzeko.

FREMAPen estrategia

2022-2025 Plan Estrategikoa gure helburuaren, misioaren eta ikuspegiaren tresna nagusia da, gure oinarrizko interesen behar eta espektatibak kontuan hartuta.

Ikuspegia hiru helburu estrategikotan zehazten da: zerbitzua, kudeaketa eta pertsonak. Horiek guztiak gure langile babestu eta enpresa mutualistei zerbitzua emateko funtsezko faktoreak dira eta ikuspegia garatzen dugu langileen inplikazio eta garapenaren bidez, eta beti sustatuz iraunkortasuna, eboluzioa eta hobetzea.

PDF dokumentuei buruzko informazioa: PDF fitxategiak ondo ikusteko, programa instalatuta izan behar da Acrobat Reader Esteka hau leiho berri batean irekiko da Adobe-rena.

​​​​​​​​​