NOTESS sistema

Orrialdearen edukia

Gizarte Segurantza eremuko Datuen Bidalketako Sistema Elektronikoa, NOTESS, (Gizarte Segurantzako Jakinarazpen Telematikoak).

GSDOk NOTESSera derrigortutako subjektu guztiei sistema telematiko berri bat erabiltzeko beharra dutela komunikatuko du eskutitzen bidalketaren bidez. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako enpresak, eta derrigortze baldintzak betetzen dituztenak, jakinarazpen telematikoko komunikazio prozedura berrira lotuta egongo dira automatikoki, Administrazioak eskutiz bidez komunikatzeko beharrik izan gabe.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, NOTESS sisteman derrigortuta dauden norbanako arduradunen prozeduretarako jada ez da paperezko jakinarazpen gehiago egingo, eta 2013an NOTESS sistemarako egokitzapena egingo da, beste prozedura eta aplikazio batzuetarako, baita Gizarte Segurantzaren beste administrazio-egintza batzuk txertatu ere, Gizarte Segurantzaren Estatu-idazkaritzaren ebazpenaren bidez.

Nortzuk daude SARE Sistemara derrigortuta?

  • Enpresak, enpresa taldeak eta gainerako subjektu arduradunak:
    • Kotizatzera derrigortuta eta Gizarte Segurantzako Sistemaren edozein Erregimenetan kokatuta
    • Altan mantentzen duten langile kopurua edozein delarik ere
  • Beraien langileen inguruko datuak RED Sistemaren bidez trasmititzera behartutako RETAk, langile autonomo bezalako beraien datuen berri ematera ere behartuta egongo dira, norberaren kontuko SETAk izan ezik.
  • Erregimen Orokorreko Sistema Berezietan kokatutako enpresak, enpresa taldeak eta kotizatzera behartutako gainerako subjektuak, etxeko langileen sistema berezikoak izan ezik.

Xedea pixkanaka RED erabiltzera derrigortuta dauden eta nahi duten enpresa guztiek jakinarazpenak telematikoki jasotzea da, hurrengoaren bidez: Gizarte Segurantzaren Egoitza ElektronikoaEsteka hau leiho berri batean irekiko da. Proiektu hau gaur egun aldizkari ofizialeten egiten diren argitalpen guztiak Gizarte Segurantzako ediktu taulan argitaratzearekin ordezkatzeko helburuarekin osatzen da. Ediktu taula hau ere egoitza elektronikoan kokatuta dago.

Zehazki telematikoki jakinaraziko dira, egoitzan agerraldia eginda, erregimen orokorreko zorraren jaulkipen zentralizatutik datozen zor erreklamazioak eta premiazko erabakiak. Bere aldetik, Gizarte Segurantzak erabilitako edozein jakinarazpen bideren bidez jakinarazi ezin izan diren jakinarazpen guztiak ediktu taulan argitaratuko dira.

Nola funtzionatuko dute?

  • Jakinarazpen telematikoak derrigortutako subjektuen esku jarriko dituzte Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan eta hartzaileek 10 egun natural izango dituzte eduki hauetara sartzeko.
  • Jakinarazpenak egonez gero derrigortutako subjektuei komunikatuko zaie hauetara sartzeko gonbidapena eginez:
    • Hartzailea enpresaren RED baimendu bat bada, abisu bat bidaliko zaio RED Sistema beraren bidez.
    • Hartzailea enpresaburua bera bada, eman duen helbidera posta elektroniko bat bidaliz abisatuko zaio.
    • Jakinarazpenetara sartzeko, hartzailearen autentifikazioa beharrezkoa izango da dagokion ziurtapen elektronikoaren bidez, taulara sartzea librea den bitartean. Izan ere, ediktu taulako argitalpenak ez zaizkie derrigortutako subjektuei eta hauen ordezkariei komunikatuko, beraiek izan behar baitira beraien ekinaldiak kontsultatzeko bertara sartu behar direnak.
    • Ediktu taularen argitalpena egunerokoa izango da, eta jakinarazpena praktikatutzat joko da argitaratze-datatik 20 egun natural pasa ostean, ediktuak urte betean zehar egoitza elektronikoan eskuragarri egongo badira ere.

Prozedura biak formatu elektronikoko domumentazioa dutenenez, bai jakinarazpenak eta elkartutako jaso izanaren agiri lagunak, bai argitaratutako ediktuak, dagokien espediente elektronikoan eskuragarri egongo dira Gizarte Segurantzako zuzendaritza probintzialetan.

Manual de ayuda y preguntas más frecuentes Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Jakinarazpen telematikoko bide berri honen arau-esparrua, onuradunak eta martxan jartze faseak zehazten diren proiektuaren dokumentu deskribatzaile bat atxikitzen dugu.

NOTESS sistema Esteka hau leiho berri batean irekiko dapdf formatuan