Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

FREMAPen bazkide egiteko informazioa

Irudi apaingarria, jendea kontratua sinatzen

FREMAPen kide izateko behar den dokumentazioa eta informazioa eskaintzen dizugu.

Aukeratu hurrengo atalean zure enpresaren ezaugarriak. Kide izateko laguntzea nahi baduzu, bidali zure eskaera online. Zure eskura gaude eskatzen diguzun informazioa emateko.

Enpresa sortu berri bat zara?

  • Eskuratu eta bete ezazu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren TA.6 eredu-orria (Gizarte Segurantzaren sisteman izena emateko eskabidea). Gaztelania pdf formatuan Esteka hau leiho berri batean irekiko da Català pdf formatuan Esteka hau leiho berri batean irekiko da Euskara pdf formatuan Esteka hau leiho berri batean irekiko da Galego pdf formatuan Esteka hau leiho berri batean irekiko da Valencià pdf formatuan Esteka hau leiho berri batean irekiko da.
  • Bete TA.6 eredu-orriaren 7.1 laukitxoa (Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Erakundea) ondoko balio hauekin:
    • Izenaren eremua: FREMAP (*)
    • Zenbakiaren eremua: 061 (*)

    (*) Ikusiko duzunez, gure inprimakietan balio horiek dagoeneko beteta daude, izapidea errazte aldera.

    Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren diru-prestazioa Mutuarekin kudeatzea nahi izanez gero, hautatu "Mutua" 7.2 laukitxoan (Aldi baterako ezintasuna estaltzeko kontratatutako erakundea).

  • Entregatu TA.6 eta behar den gainerako dokumentu guztia Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren bulegoetan Esteka hau leiho berri batean irekiko da.

Jarraitu beharreko urratsei buruz zalantzaren bat baduzu, FREMAPekin jarri zaitezke harremanetan edo telefono-zenbaki hau erabil dezakezu:

900 61 00 61

Beste mutua batean elkartutako enpresa bat zara?

  • Eskatu baja Gizarte Segurantzaren zure egungo mutua kolaboratzaileari, bazkidetze-agiria iraungi baino gutxienez hilabete aurretik, honako honen bidez:
  • Baja-eskaeraren gutuna, sinatzen duen enpresako pertsonaren berariazko identifikazioarekin: izena, NANa eta kargua.
  • 1622/2011 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak ezarritakoaren arabera, langileen enpresa- edo ordezkaritza-batzordearen txosten ez loteslea lortu beharko du enpresak, organo horietakorik ez denean izan ezik:
    • Langileen enpresa- edo ordezkaritza-batzordearen txostena (batzorderik bada).
    • Langileen batzorderik ez denaren egiaztagiria (batzorderik ez badago).
  • FREMPen bazkidetzea proposatzen duen dokumentua bete zeure enpresaren datuekin.
  • Lortu zure aurreko mutuan baja ematearen egiaztagiria.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean hurrengo dokumentazioa eman, bikoiztuta, Diruzaintzaren zigilua daraman kopia bat enpresaren esku geratuz:
    • Kontingentziak estalita zituen mutuan baja eman izanaren egiaztagiria, erakunde horrek emana.
    • FREMAPen bazkidetzeko proposamena, enpresaren sinadura eta zigiluarekin.
    • Erakunde horren zenbait ordezkaritzetan bazkidetze-proposamena sinatzen duen pertsonaren NAN fotokopia edo ordezkaritzaren notario-ahalordea eska dezakete.

    Izapidea burutzen denean, aldaketa baja-egiaztagirian azaltzen den dataren hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Edozein zalantza argitzeko edo laguntza jasotzeko, telefono honetan jar zaitezke harremanean:

900 61 00 61

Edo eskaera online bidaltzea.

Inprimakiak atalean, izapideak zuzenean egiteko beharrezko dokumentuak aurkituko dituzu.

Elkartutako enpresa bat zara? GSIN?

  • Eskatu baja GSIN, GSDN-ko delegazioan uztea eskatzeko dokumentua aurkeztuz, bazkidetze-hitzarmenaren iraungitze-dataren baino gutxienez hilabete aurretik.
  • Bete FREMAPekin bazkidetzeko proposamenaren dokumentua.
    • FREMAPekin kontingentzia arruntengatiko prestazio ekonomia ere estalita izan nahi baduzu, bazkidetzeko dokumentuaren Eranskina bete behar duzu.
  • Eman Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean FREMAPen bazkidetzeko proposamena, aurretik aurkeztutako uzte eskaera dokumentuarekin batera.
  • Igorri Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean aurkeztutako dokumentazioaren kopia bat FREMAPen hurbileneko bulegora.

Izapidea burutzen denean, aldaketa baja-egiaztagirian azaltzen den dataren hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Edozein zalantza argitzeko edo laguntza jasotzeko, telefono honetan jar zaitezke harremanean:

900 61 00 61

Edo eskaera online bidaltzea.

Inprimakiak atalean, izapideak zuzenean egiteko beharrezko dokumentuak aurkituko dituzu.

​​