Enpresaren egoerari buruzko diagnostikoa

Orrialdearen edukia

Osasun arrazoiengatik diren absentzien zioa aztertzeko, enpresen eskura jartzen dira kontingentzia profesionalengatik eta arruntengatik izandako lan-absentismoari buruzko txostenak eta adierazleak. Indize horiek hilero eta urtero izan duten bilakaeraren gaineko informazio numerikoa eta informazio grafikoa jasotzen dute, erakunde bakoitzari dagokion sektorearekin alderaketa eginez.

  • Kontingentzia Profesionalean:
    • Hau eskaintzen zaie enpresei: istripu-tasari buruzko txostenak, enpresak Delt@ Sistema bidez aitortutako lan-istripuen partetatik jasotako datuekin eta baja medikorik gabeko istripuen zerrendarekin, eta adierazle esanguratsuenek CEPROSS Sistema bidez jakinarazitako gaixotasun profesionalen datuekin; eta, kontingentzia profesionalagatiko absentismoaren txostenak, laneko gertakizun profesionalen (lan-istripuak eta lan-gaixotasunak) ziozko absentismoak hilero eta urtero izan duen bilakaera jasotzen duena. Hori guztiori, aurtengoaren eta aurreko bi urtetako ekitaldien konparatiboarekin eta enpresari dagokion sektorearekin alderaketa eginez.
  • Kontingentzia arruntean:
    • Hau eskaintzen zaie enpresei: kontingentzia arruntagatiko (gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripua) absentismoak hilero eta urtero izan duen bilakaerari buruzko txostenak, adierazle esanguratsuenaren arabera banatuta eta enpresari dagokion sektorearekin alderaketa eginez.
    • Txosten horiek enpresek zuzenean eskura ditzakete FREMAP On Line Informazio-sistemaren bidez.

Absentismoaren txostenen adibideapdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da