Enpresari konponbideak proposatzea

Orrialdearen edukia

Konponbideak proposatzeko, kontuan hartuko da FREMAPek uste duela absentismoaren kudeaketa honetan oinarritzen dela: AURREIKUSTEA eta KUDEATZEA eta horretarako ekintza hauek egingo dira:

Aurreikusi:

Hasierako diagnostiko bat abiapuntu hartuta, enpresa eta FREMAPen artean baterako jarduerak ezartzen dira, bizitza eta laneko ohitura osasungarrien sustapenaren bidez, osasunerako heziketa programak ezarriz eta aurretik programa horiek nori eta noiz zuzendu dakizkieke aztertuz. Prebentzioan behar bezala jarduteak, lan istripuak eta haien larritasuna murrizteaz gain, etorkizunean ager litezkeen gaixotasunak murrizten edo saihesten ditu. Jarduera programa hiru esku hartze mailetan egituratzen da:

  • Lehen mailako esku-hartzea: Maila honetan, aukeratuko ditugu eboluzioa, baliabide erabilgarriak, denbora aldia eta lortu nahi diren xedeak neurtzeko adierazleak
  • Bigarren mailako esku-hartzea: Bigarren maila honetan, identifikatuko ditugu landu nahi diren osasun faktoreak, hartara, horiek kontrolatzeari esker, espero den lehen mailaren helburuak lortu ahal izango dira. Puntu honetan, funtsezkoa da enpresaren prebentzio zerbitzuaren kolaborazioa lortzea eta, zehazki, osasun zaintzaren arloarena. Langileei zuzenean inkestak egiteko sistemekin osa daiteke.
  • Hirugarren mailako esku hartzea: Aukeratutako bigarren mailako adierazleak abiapuntu hartuta, identifikatzen dira hobekuntza programa desberdinak eta baloratzen dira kontuan hartutako arrisku faktoreetan eragindako inpaktua eta langileen osasunean izan dezaketen oihartzuna.

Kudeatu:

FREMAPek enpresen absentimsoaren kudeaketa honako estalduretan garatzen du:

Lan Istripua/Gaixotasun Profesionala: FREMAPetik egiten da mota orotako tratamendu mediko eta/edo kirurgikoa, diagnostiko proba, errehabilitazio tratamendua, kontsultak espezialistekin, baja medikoa igortzetik alta medikoa igortzera arte, langilea bere lanpostura berriz itzultzeko:

Langilea, tratamendua jaso ondoren, ez badago ohiko lanpostura itzultzeko gaituta, FREMAPetik, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko Zuzendaritza Probintzialean, ezintasuneko proposamena eskatuko du. Horrez gain, langileei orientazio eta lanbide heziketako banakako programa bat eskaintzen zaie, lan esparruan barneratzea sustatzeko helburuarekin, alegia; bere berregokitzapen profesionala.

Kontingentzia Arruntak:

Besteak beste, Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen diren Mutualitateek kontingentzia arruntetik eragindako aldi baterako ezintasunarengatiko prestazio ekonomikoa kudeatzea araupetzen duen abenduaren 26ko 35/2014 Legearen araudi esparruaren barruan, FREMAP kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezintasunaren kudeaketan kolaboratzen da, hurrengo jarduerekin:

  • Baja ahalik eta denbora gutxienean hartzea.
  • Langileari prestazioa jasotzeko eskubidea onestea.
  • Langilearekin berehala harremanetan jartzea.
  • Langilearen minak horretarako aukera emanez gero, laster deitu.
  • Jarraipen medikoa: Gure kolaborazioa jarraipen medikoan eta diagnostiko azkarrean murgiltzen da. Horretarako, osagarrizko proba eta/edo azterketak egiten ditugu, tratamendu medikoa berehala aplikatzeko eta langilea lanpostura ahalik eta lasterren itzultzeko, erabateko gaitasunarekin.

FREMAPen mediku-zerbitzuak azterketa klinikoa egin eta honako hau baloratuko du:

  • Probak / tratamenduak egitea: Osasun Zerbitzu Publikoko medikuaren baimenarekin eta pazientearen baimen informatuarekin egingo dira. Azterketa eta tratamendu horien emaitzak langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoaren medikuaren esku jarriko dira.
  • Alta eta Ezintasun egoeren proposamenak: Abenduaren 26ko 35/2014 Legeak, gure zerbitzu medikuak alta edota ezintasun iraunkorra Ikuskatze medikua formulatzeko ahalbidetzen du. Hauek, langileari eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari aldi berean jakinarazten zaie.

    Legean ezartzen denez, Osasun Zerbitzu Publikoaren Mediku Ikuskaritzak atzera botatzen badu Mutuak egindako alta-proposamena edota horri ez badio ezarritako modu eta epean erantzuten, Mutuak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari eska diezaioke alta-agiria egitea.