Egoera
Langileak haurdun dagoela adierazten du, eta, bere ustez, lanpostuaren baldintzek bere osasunari edo fetuari kalte egin diezaiokete.
FREMAPeko kudeatzaile pertsonalak azalduko dizu jarraian zer egin behar duzun:
- Zure enpresako langileak haurdunaldiko arriskuaren mediku-azterketa FREMAPi eskatu beharko dio, ondoko agiriaren bidez: Inprimakia (Osasun Ziurtagiri Eskabidea)

.
- Kontsultan, FREMAPeko medikuak langilea bera eta emandako dokumentuak aztertuko ditu.
- Hala behar duenean, medikuak haurdunaldiko arriskua aitortzen duen ziurtagiria igorriko du.
- Langilearen lan-baldintzak egokitu behar dituzu, lan egiteak kalterik edo arriskurik ekar ez diezaion.
- Ezinezkoa bada, alda iezaiozu lanpostua.
Azken buruan, aurreko neurrietako bat bera ere hartzerik ez dagoenean, diru-prestazioa eska dezala proposa diezaiokezu langileari.
FREMAPeko kudeatzaile pertsonalak azalduko dizu zer pauso eman behar duzun ondoren:
- Zure langileak FREMAPi diru-prestazioa eskatuko dio, ondoko agiria aurkeztuta: Inprimakia (Diru-prestazioaren eskabidea)

.
- FREMAPek diru-prestazioa jasotzeko eskubide hori onartuko dio langileari lan-kontratua geldieran uzten diozun egunetik aurrera.
PDF dokumentuei buruzko informazioa: PDF fitxategiak ondo ikusteko, programa instalatuta izan behar da Acrobat Reader
Adobe-rena.