Orrialdearen edukia
Deskargatu gaixoentzako FREMAP Zurekin aplikazio berria, eguneratu dagoeneko deskargatuta bazenuen edo sartu webaren bitartez.
Bertsio berri hau Google Play eta Apple Store dendetan dago eskuragarri, Android eta iOS mugikorretarako, hurrenez hurren eta baita web-nabigatzailean ere.
https://contigo.fremap.es
Ikuspegi erakargarriagoa aurkezten du aplikazioak, eta erabiltzeko intuitiboagoa da. Gainera, segurtasun eta eraginkortasun handiagoa eskaintzen ditu, eta ezaugarri berriak gehitu zaizkio.
Dagoeneko FREMAPeko zentro batean arreta jaso baduzu, aplikazioan altan eman zaitezke, bulego batera joan behar gabe.
Eremu publikoan hau egin dezakezu:
- Espainiatik eta atzerritik larrialdi-deiak egin FREMAPera.
- FREMAPen zentroen sarea kontsultatu: zer ordutegi duten, mapan non dauden eta une-unean zauden tokitik zer distantziara dauden.
- Autonomia-erkidego guztietako lan-egutegiak deskargatu.
- Inprimaki erabilgarriak kontsultatu eta deskargatu.
- Langilea bazara, zure intereseko informazioa atzitu.
- Autonomoa bazara, zure intereseko informazio espezifikoa atzitu.
- Prebentzio-kanalerako sarbidea lortu; bertan, dibulgazio-edukia lor dezakezu, zure osasuna zaintzeko eta istripuak saihesteko: gidak, eskuliburuak, bideoak eta abar.
- Mutuak dituen estaldurak ezagutu
- Paziente gisa zer eskubide dituzun kontsultatu
Eremu pribatuan hau egin dezakezu:
Prozesuen informazio guztia
online kontsultatu
Informazio medikoa
- Egin dizkizuten txosten medikoak deskargatu eta beste txosten batzuk eskatu
Informazio ekonomikoa ikusi
- Bankuko kontura transferentzia bat egiten dizugun bakoitzean, SMS bidez jakinaraziko dizkizugu data, zenbatekoa eta kontzeptua
Jaso alertak SMS bidez edo posta elektroniko bidez
- Zure enpresak lan-istripuaren parte ofiziala prozesatu duen komunikazioa
- Istripuak ondorioak uzten badizkizu, GSINarekin bideratuko ditugu lor ditzakezun prestazioak, eta espediente-irekierari eta GSINaren ebazpenaren jasotzeari buruzko berriak jakinaraziko dizkizugu
- Aldi baterako ezintasun egoeran egonda 365 egunak igaro ondoren, GSINak zure egoera ebatzi beharko du. Zure espedientea aurkeztean jakinaraziko dizugu
Aplikazioaren postontzian informazio osagarria jaso
- Informazio osagarria jasoko duzu SMS edo posta elektroniko bidez, eta horren isilpekotasuna bermatuko zaizu
Datozen medikurako eta errehabilitaziorako hitzorduak ikusi
- Gainera, alertak jasoko dituzu SMS bidez, hurrengo hitzordu medikoak eta errehabilitaziokoak gogorarazteko, 24 ordu lehenago
- SMS bidezko alertak jasoko dituzu, errehabilitazioko hitzorduak gogorarazteko
Hau ere egin dezakezu, besteak beste:
- Deitzailearekin harremanetan jarri, zurekin kontakta dezan eskatuta.
- Gizarte-langile batekin harremanetan jarri, zurekin kontakta dezan eskatuta.
- Aldatu zure datu pertsonalak: datu pertsonal batzuk aldatzea eska dezakezu.