Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Osasunaren kudeaketa

FREMAPen zure osasuna babesteko egiten dugu lan.

Gure xedea lan-istripuak aurreikustea eta horiek eragiten dituzten kalteak sendatzea da.

Baliabideak

Giza baliabideak; Mutuan goi mailako trebakuntza duten profesionalak ditugu, aseguratutako langileen ongizatea bermatu ahal izateko.

Majadahondako Ospitalea

FREMAPen azpiegiturari esker, estatuko asistentzia-sare handiena dugu; guztira, 200 zentro baino gehiago: besteak beste, lau ospitale (Majadahonda, Sevilla, Bartzelona eta Vigo), eguneko lau ospitale (Valladolid, Jerez de la Frontera, Malaga eta Zaragoza), eta Valentziako eta Bilboko zentro intermutualak.

Bitarte teknologiko punta-puntakoak baliatzen ditugu: tratamendu eta proba mediko aurreratuenak, zure zerbitzura.

Prestakuntza

FREMAPek osasun arloko profesionalak etengabe trebatzearen alde egiten du, istripua izan dutenen tratamenduan, eraginkortasunari begira, emaitza ezin hobeak lortu dituzten teknikak aplikatzeko.

Hori ez ezik, FREMAPen sareko ospitaleetan biltzarrak, ikastaroak eta jardunaldiak antolatzen dira, Mutuaren langileei zein kanpokoei irekiak. Izan ere, arreta berezia egiten diogu osasun arloko prestakuntzaren irakaskuntzari. Horregatik, Barruko Mediku Egoiliarrak (BAME) trebatzeko beharrezkoa den egiaztapenaren jabe da FREMAP, Kirurgia Ortopedikoan eta Traumatologian (Majadahondako Ospitalean).

Espezialitate anitzeko BAMEak izaten ditugu gure artean, hainbat probintzia eta herrialdetatik heldutakoak. Horietariko askok eta askok, nahiz eta beste medikuntza zentro batzuetan ikasi, euren espezialitateko eremu jakinetan trebatzeko, FREMAPera etortzeko hautua egiten dute.

Pazienteen tratamendua

FREMAPen norberaren araberako erabateko tratamendua egiten zaio istripua izan duen langileari, bere ohiko lanpostura ahal bezain lasterren itzultzeko aukera izan dezan.

Pazienteen erabateko tratamendua

Istripua izan dutenei eskaintzen dizkiegun tratamenduetan eraginkortasun- eta efikazia-irizpideak uztartzen ditugu, ahalik eta lasterren lanpostura itzul daitezen.

Istripua izan duen langileari berriz laneratzeko behar duen trebakuntza ematen zaio, berregokitze profesionalaren bitartez. Aukera hori eskaintzen zaio istripuak eragin dizkion kaltearen ondorioz aurreko lana egiteko gai ez denean.

​​​​​​​​​​​