Alde batera utzi zintaren komandoak
Eduki nagusira salto egitea

FREMAPen web-orria

Edukira salto egin

Prestazio bereziak

Zer dira Prestazio bereziak?

Lan istripua edo gaixotasun profesional bat izan ondorengo premiazko egoeretan ematen diren izaera onuragarriko laguntza ekonomikoak dira.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ontzat emandako aurrekontuaren bidez finantzatzen dira, Mutualitateak sortutako Gizarte Laguntzaren Erreserbaren pentzura.

Nork eska dezake diruzko laguntza hori?

Prestazio berezien onuradun izan ahal dira hauek:

  • Langilea, lan-istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondorioz jasandako kalteengatik.
  • Langilearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea, nahiz eta hildako langilearen oinordetza-eskubiderik ez izan, eta istripua izan duen langilearen seme-alabak. Batean zein bestean, langilearekin elkarbizitza unitate bat eratua izan behar dute.
  • Aurrekoen ezean: bilobak; eta, halakorik ezean, gurasoak. Batean zein bestean, langilearekin elkarbizitza unitate bat eratua izan behar dute.
  • Heriotzagatiko laguntzaren onuradun izan ahalko da eskubidedun izaera duen eta heriotzaren gastuei aurre egin dien edozein senide, ezkontide edo izatezko bikote.

Zein prestazio mota eska daiteke?

  • 1 ERREHABILITAZIOA ETA OSATZEA
    • 1.1 Laguntza zentro sozio-sanitario batean edo egoitza-zentro batean sartzea ordaintzeko
    • 1.2 Laguntza langile baten ospitaleratze gastuak ordaintzeko
    • 1.3 Laguntza arautu gabeko protesi eta laguntza teknikoetarako
    • 1.4 Laguntza tratamendu mediko edo arautu gabeko terapietarako
  • 2 LANERAKO BERRORIENTAZIOA ETA LANPOSTUA EGOKITZEA
    • 2.1 Lanbide-heziketarako eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko ikastaroak
    • 2.2 Langile autonomoak jarduera burutzen duen lokalaren egokitzapena
  • 3 LAGUNTZA EGUNEROKO OINARRIZKO JARDUEREN GARAPENERAKO FUNTSEZKO BALIABIDEAK EGOKITZEKO
    • 3.1 Laguntza ohiko etxebizitzan oztopoak kentzeko
    • 3.2 Laguntza ohiko etxebizitza egokitua eskuratzeko
    • 3.3 Laguntza ibilgailua egokitzeko
    • 3.4. Eguneroko oinarrizko jarduerak garatzeko etxez etxeko laguntza
    • 3.5. Teknologia, informazio eta komunikazio berriak erabiltzeko laguntza
  • 4 BESTE PRESTAZIO BATZUK
    • 4.1 Heriotzagatiko laguntza osagarria
    • 4.2. Baliaezintasun handia duten pertsonak nola zaindu trebatzeko laguntza
    • 4.3 Laguntza ohiko etxebizitzaren edukitza izateko edo gozatzeko

Nola lortu laguntza horiek?

Eskaera Prestazio Berezien Batzordean aurkeztu behar da. Batzorde hori FREMAPi elkartutako enpresaburuen bost ordezkarik eta FREMAPi elkartutako enpresetako langileen bost ordezkarik, sindikatuek hautatuak, osatzen dute. Batzordeak eskaera bakoitza aztertuko du, eta kasuan kasuko ebazpena emango du.

Eskaera guztiak FREMAPen Prestazio Berezien Batzordera bidaliko dira, erakundearen egoitzara:

Carretera de Pozuelo, 61
28222 Majadahonda (Madrid)

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​