FREMAPeko lan-egutegiekin ondoren deskribatzen diren operazioak egiteko, Adobe Acrobat Reader erabiltzea gomendatzen da.
Egutegietan hurrengoa egin ahal izango da:
-
Jaiegunak hilabeteen banaketan markatzea edo desmarkatzea.
Jaiegun nazionalak eta autonomikoak markatuta daude lehenetsita (akatsen bat badago edo urtean zehar aldaketarik badago, konpondu/eguneratu ahal izango dira), tokiko jaiegunak barne hartu behar dira egutegia osatzeko.
Jarduteko era hurrengoa da:
- Horretarako, eraman sagua marka jarri edo kendu nahi diozun egunaren gainera. Beharrezkoa bada, handitu aukera erabili operazioa errazteko.
- Sakatu saguaren eskuineko botoia eta aukera-menua azalduko da.
- Hautatu "Nabarmendu testua" aukera edo jo "Propietateak" atalera. Orduan, leiho bat irekiko da.
- Bertan, "itxura" atalean "kolorea" aukera hautatu, eta kolore-paleta bat azalduko da.
- Hautatu Jaiegunei esleitutako kolorea eta sakatu "Onartu".
-
Bete itzazu zentroari buruzko datuak, ordutegia eta jaiak, dagozkien eremuetan.
Lan-egutegiak inprimatu, bere unitateetan artxibo bezala gorde edo fitxategi erantsi bezala posta elektroniko bidez bidali ahal izango dira, jaiegunak eta eremuetan barne hartutako informazioa adierazteko egin dituen kolore markak gordez.