"Pertsona desgaituak dira gabezia iraunkor fisiko, mental nahiz intelektualak edo zentzumenezko gabeziak dituztenak; oztopo desberdinekin topo egitean, gabezia horiek eragotzi egiten dute pertsona horiek gizartean osotasunean eta eragingarritasunez parte hartzea, gainerakoen baldintza berberetan".
Konbentzioa 
Interesdunak hala eskatzean hasten da prozedura.
Eskaera egiteko izapideak:
- Eskaera aurkeztea, bizileku duen Autonomia Erkidegoan
edo Ceutako eta Melillako IMSERSOren Lurralde Zuzendaritzan.
. Eskatzen den dokumentazioa errazago aurkezteko, autonomia erkidegoek eskaera inprimaki desberdinak dituzte:
- Bere nortasuna eta osasun egoera egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztuko du interesdunak.
- Aurrez desgaitasun mailaren bat aitortuta duten pertsonek hura berrikusteko prozedura eskatu ahal izango dute beren osasun egoerak okerrera egin duela ikusiz gero; horretarako, medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Non eskatzen da?
Ebazpena:
Balorazio eta Orientazio Zentroko taldeak pertsona aztertu ondoren, arlo honetan eskumena duten autonomia erkidegoetako erakundeetako edo IMSERSOren lurralde zuzendaritzetako arduradunek berariazko ebazpena eman behar dute, bai maila aitortzeari buruz, bai baremoetan lortutako puntuazioari buruz, beste pertsonaren batek etorri behar duen edo, hala badagokio, mugitzeko arazoak dauden erabakitzeko. Eskaera egiten den datatik aurrera izango ditu ondorioak desgaitasun mailaren aitorpenak, eta hura noiz berrikusiko den adieraziko da.
Eskaera egiten den datatik aurrera izango ditu ondorioak desgaitasun mailaren (garai bateko minusbaliotasun mailaren) aitorpenak, eta, berrikusi behar bada, hura noiz berrikusiko den adieraziko da nahitaez.
Jurisdikzio bide sozialera jo aurretik, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute interesdunek behin betiko ebazpenen aurka, 36/2011 Legeak, urriaren 10ekoak, Lan Arloko Jurisdikzioari buruzkoak, 71. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
.
Estatu espainol osorako balio izango du desgaitasun maila aitortu izanaren ziurtagiriak.